miércoles, 25 de noviembre de 2009

led zeppeling

[aldatu] Historia Led Zeppelin sortu zen Jimmy Page The Yardbirdsen gitarrajoleak soinu gogorragoa bilatu nahi zuelako. Hala ere, taldeak rockabillia, reggaea, soula, funka, jazza, folka, popa, countrya, musika klasikoa, zeltiarra, indiarra, arabiarra edo latinoa hartu zituzten bere estiloa eratzeko. Led Zeppelinek ez zuen kanta solterik, single moduan, ekoiztu. Taldea 1980an desegin zen, Bonhamen heriotzaren ostean. Gaur egun, bere eragina zalantzarik kanpo dago, mundu osoan 300 miloi baino album gehiago salduta. AEBetako VH1 musika TB kateak historiako hard rock 100 talde onenen artean lehendabiziko postuan kokatu zuen Led Zeppelin. 0ko hamarkadaren amaieran Erresuma Batuan sortutako talderik onenetarikoa. Rock eta heavy musikan izandako eragina handia izan da bandarena. Haien musikak etiketa guztiak gainditzen ditu, izan ere, oinarrizko hard-rock soinuari sonoritate heterogeneoak batzen baitizkiote. Led Zeppelin taldea Chicago Stadiumen, 1975 urtarrila.The Yardbirds taldea banandu zenean, Jimmy Page eta Chris Dreja taldekideak proiektuari jarraipena eman zioten The New Yardbirds izenarekin. Drejak banda utzi zuen argazkilaritzan lan egiteko eta, Pagek John Paul Jones baxu-jotzailearekin bat egin zuen. Pagek eta Jonesek talde berria osatu nahi zuten eta, horretarako, Terry Reid abeslaria eta B.J Wilson bateria-jotzailea fitxatu nahi zituzten. Ezetza eman zioten biek eskaintzari baina Reidek Robert Plant (1948ko abuztuak 20, West Bromwich) izeneko abeslari gazte bat gomendatu zien. John Bonham (1947ko maiatzak 31, Birmingham), Robert Planten laguna, laugarren taldekidea izan zen. Plantek eta Bonhamek Crawling King Snakes eta Band of Joy taldeetan jo zuten lehenago. 1968ko irailean zuzeneko debuta egin zuen bandak Kopenhagen, Peter Grant ordezkariaren eskutik. Ingalaterratik bueltatu zirenean Led Zeppelin izena jarri zion taldeari Pagek, Keith Moonen esaldi bat gogoratuz. Moonek The Who utzi behar zuenean Pagekin, Jeff Beckekin, John Paul Jonesekin eta Nicky Hopkinsekin taldea osatzeko (boskoteak Beck's Bolero diskoa grabatu zuen lehenago) berunezko globo batean joaterekin parekatu zuen bandaren patua. AEBetatik bira arrakastatsua egin ondoren (Vanilla Fudge bandarekin batera), 1969an Led Zeppelin kaleratu zuen taldeak, 30 egunetan grabatutako disko bikaina. Lanak, besteak beste, "Communication Breakdown", "Good Times", "Dazed and confused" eta "Babe, I'm gonna leave you" abestiak jasotzen ditu. Led Zeppelin II (1969) lehen postua eskuratu zuen AEBetako eta Britainia Handiko zerrendetan, besteak beste, "Whole lotta love", "Heartbreaker" eta "Ramble on" abestiei esker. Led Zeppelin III (1970) lanak ere, lehen postua bereganatu zuen mundu guztiko zerrendetan. Diskoak, besteak beste, "Inmigrant song" eta "Since I've been loving you" jasotzen ditu. 1971. urtean Led Zepplein IV argitaratu zuten, taldearen lanik garrantzitsuenetakoa (hard rocka, folka eta bluesa batera daitezkeela erakusten du lan horrek). Diskoan taldearen hainbat klasiko daude, hala nola, "Black dog", "Rock and roll" eta "Stairway to Heaven". Houses of the holy (1973), aurreko lanak baino eklektikoagoa, funk, folk eta reggae ukituak ditu. 1980ko irailaren 25ean hil zen John Bonham, taldeko bateria-jotzailea. Heriotza horren ondoren, banda banandu egin zen. 1982an, bestalde, Coda kaleratu zuten, argitaratutako abestiez osatutako lana. Swang Song izeneko zigilu diskografiko propioa sortu eta gero, Physical Graffiti (1975) kaleratu zuen Led Zeppelin taldeak, besteak beste, "Kashmir", "Custard Pie" eta "Trampled under foot" abestiak jasotzen dituen lana. 1975eko abuztuaren 4an, Robert Plantek eta Maureen Wilson emazteak (1969an ezkondu ziren) auto-istripu larria izan zuten Rodas uhartean eta ezbehar horregatik, nazioartean birak egiteari utzi zion taldeak. Urtebete geroago, The songs remains the same (1973an Madison Square Gardenen eskainitako kontzertua jasotzen du lanak) eta Presence diskoak argitaratu zituzten. 1977an Karac, Robert Planten sei urteko semea, hil zen urdaileko gaitz batek jota. Depresio larria eta luzea izan zuen abeslariak bere semearen heriotzagatik eta ondorioz, taldeak jotzeari utzi zion denbora luzez. Gertaera triste horren ostean, zuzeneko emanaldietara eta grabazio-estudiora bueltatu ziren Led Zeppelineko kideak. 1978an In through the out door, pop ukituak dituen lana argitaratu zuten. "All my love" eta "In the evening" abesti ezagunak disko horretan daude. 1980ko irailaren 25ean hil zen John Bonham bere okak itota (erabat mozkortuta zegoen Bonham). Heriotza horren ondoren, taldea banandu egin zen. 1982an, bestalde, Coda kaleratu zuten, argitaratutako abestiez osatutako lana. Garai horretan, Pagek eta Plantek Yes taldeko kideekin (Alan White eta Chris Squire) XYZ banda sortu nahi zuten, baina bertan behera geratu zen proiektua. Biek bakarkako bideari ekin zioten. 80ko hamarkadaren erdialdean, Jimi Pagek The Firm taldea sortu zuen Paul Rodgers abeslariarekin eta Chris Slade bateria-jotzailearekin batera ( 1986an desagertu zen banda). Robert Plantek, bestalde, Pictures at eleven lanarekin debuta egin zuen (Phil Collins bateria-jotzaileak eta Robbie Blunt gitarristak hartu zuten parte lan horretan). Geroago, Collinsekin eta Bluntekin The Honeydrippers taldea sortu zuen Plantek (Jimmi Pagek eta Jeff Beckek kolaborazio lanak egin zituzten). John Paul Jonesek, berriz, moldatzaile eta produkzio lanak berreskuratu zituen, eta 1999an bakarlari gisa debuta egin zuen Zooma lanarekin. 1994an, bestalde, No Quartet diskoa kaleratu zuten Pagek eta Plantek eta 1998an, Walking into Clarksdale. Azken hamarkadetan, Led Zeppelinek utzitako ondarea hurrengo bildumekin eta zuzenekoekin zabaldu da, besteak beste: Remasters (1990), BBC Sessions (1997) eta How the west was won (2003).

viernes, 13 de noviembre de 2009

deep purple

Deep Purple 1968an Hertford-en John Lord-ek sortutako hard rock musika taldea. Heavy metaleko aitzindaritzat jo ohi dira, nahiz eta haiek ez duten inoiz bere burua heavy metal taldetzat hartu.
Hasieran, pop-rocka lantzen zuen Deep Purplek, Rod Evans (ahotsa), Ritchie Blackmore (gitarra), Nick Simper (baxua), Ian Paice (batería) eta Jon Lord (teklatua) musikariek taldea osatzen zutenean. Ian Gillan abeslaria eta Roger Glover baxu-jotzailea taldekide berriak sartzean, hard-rocka landu zuten eta musika mota horretako banda garrantzitsuenetakoa izatera pasatu ziren.
Deep Purple taldeak 1968ko otsailean eman zituen lehen urratsak musikaren munduan, baina Roundabout izenarekin. Proiektuaren ideia Chris Curtisena, The Searchers bandako bateria ohiarena, izan zen, eta ondoren batu zitzaizkion Jon Lord teklatuetan eta Ritchie Blackmore gitarran.
Handik gutxira, taldekideen kopurua gehitu egin zen, Dave Curtis (baxua) eta Bobby Wooman (bateria) fitxatu baitzituzten. Halere, lantaldeak ez zuen aste asko iraun horrela, izan ere, Lordek eta Blackmorek taldetik alde egin zuten Chris Curtisen jarrera zorrotza zela eta. Roundabout proiektuak etorkizun motza zuela ikusita, managerrek Chris Curtis bota zuten eta Lord eta Blackmore berriro taldean sartzeko konbentzitu zituzten.
Zenbait aldaketen ondoren, Rod Evans abeslariak, Ritchie Blackmore gitarristak, Nick Simper baxu-jotzaileak, Ian Paice bateriak eta Jon Lord teklistak osatu zuten Roundabout.
Hilabete batzuk geroago, Roundabout izatetik Deep Purple deitzera pasatu zen taldea. AEBetan arrakasta handiz egin zuten debuta "Hush" Joe Southen abestiari esker, salmenta zerrendetan laugarren postua lortu baitzuten. Urte horretan bertan, 1968an, lehen diskoa kaleratu zuten, Shades of Deep Purple izenburupean.
1969aren hasieran, The book of Taliesyn Deep Purpleren bigarren lanak ikusi zuen argia; lan hori aurrerakoiagoa zen. Taldeak berak egindako kantuez gain, Neil Diamonden eta The Beatlesen abestien bertsioak sartu zituzten disko horretan.
Udan, Deep Purple hirugarren bilduma editatu zuten. Aurreko biak baino konplexuagoa zen eta, bertan, "April" eta "The painter" kantak nabarmentzen dira. Dena den, ez zuten emaitza onik lortu salmentetan eta, ondorioz, Blackmore, Lord eta Paice abeslari berri baten bila hasi ziren, taldeari soinu aldaketa emateko. Azkenean, Episode Six bandako kideetako bi, Ian Gillan (ahotsa) eta Roger Glover (bateria), fitxatu zituzten Rod Evansen eta Nick Simperren ordez.
Rod Evans AEBetara joan zen eta Captain Beyond taldea sortu zuen 1972an. Nick Simper, bestalde, Warhorse bandan sartu zen.
Deep Purplek taldekide berriekin kaleratutako lehen diskoa Concerto for Group and Orchestra (1970) izan zen. Jon Lorden ideia batetik sortutako proiektu hori Royal Philarmonic Orchestrarekin grabatu zuten eta lan horrek soinu sinfoniko klasikoa eta pop musika uztartzen zituen. Hard-rock musikako Deep Purplen lehen diskoa
In rock (1970) lanarekin, Deep Purple pop-rockeko talde izatetik hard-rock musikako garai hartako talde garrantzitsuenetakoa izatera pasatu zen Deep Purple. Une horretatik aurrera, taldearen garai komertzialena hasi zen. Britainia Handiko zerrendetako laugarren postuan jarri ziren In rock diskoarekin eta, bertan, taldearen kantu ezagunenak daude, hala nola "Speed King", "Child in time" eta "Into the fire". Gainera, "Black Night" singleari esker bigarren postua lortu zuten zerrenda britainiarretan.
1971an, Fireball LPa plazaratu zuten, barruan "Strange kind of woman" kanta sartu zutela. Disko horrekin, gainera, chart britainiarretako postu gorena lortu zuten. Lortutako arrakasta baliatuta, Deep Purplek bere diskoetxea sortu zuen1971eko urrian, Purple Records izenarekin.
Hurrengo lana Machine Head (1972) izan zen, Deep Purplen obra arrakastatsuena. Bertan, "Lazy", "Highway" eta "Smoke on the Water" abesti ospetsuak bildu zituzten. Machine head aurkezteko Japonian eman zituzten kontzertuak Made in Japan zuzeneko disko famatuan jaso zituzten.
1973an Who do we think we are diskoa argitaratu ostean, taldean sartu ziren azken biak, Gillan eta Glover, Deep Purple bandatik atera ziren.

Hurrengo lana Machine Head (1972) izan zen, Deep Purplen obra arrakastatsuena. Bertan, "Lazy", "Higway" eta "Smoke on the water" abesti ospetsuak bildu zituzten. Machine head aurkezteko Japonian eman zituzten kontzertuak Made in Japan zuzeneko disko famatuan jaso zituzten.
1973an Who do we think we are diskoa argitaratu ostean, taldean sartu ziren azken biak, Gillan eta Glover, Deep Purple bandatik atera ziren.

jueves, 12 de noviembre de 2009

iron maiden

Iron Maiden Londresko Leyton aldeko Heavy Metal talde britaniarra da. Aurretik Gypsy's Kiss eta Smiler taldeetan aritutako Steve Harris baxujole eta konpositoreak sortu zuen 18 urterekin 1975ean. 2002an Ivon Novelo Saria irabazi zuten; Hollywood's Rock Walk ean sartuak izan ziren 2005an, askotan historiako Heavy Metal talderik onena kontsideratuak izan bai dira eta askotan Rock and Roll talderik onenetarikoa. Taldearen influentziak, besteak beste, UFO, Thin Lizzy eta Deep Purple izan dira. 2008an 70 miloi disko saldu zituztela adierazi zuten.
Fear of the Dark

1992 Iron Maidenen disko berriaren kaleraldia izan zen, Fear of the dark. Diskoa maiatzean atera zuten, aurrealdean aurreko urteetakoa baino Eddie beldurgarriagoa ipini zuten. Eddie berria ez zuen Derek Riggsek diseinatu, bere ideiak ez zetozen bat Stevek nahi zuenarekin, azkenean Melvyn Grant izeneko ume gazte batek diseinatu zuen. Album honek taldeari bere hirugarren lehenengo postua eman zion zerrenda britainiarretan. Bira mundiala, diskoaren izen berekoa, 1992aren ekainaren 5ean hasi zen eta Reykjaviken inauguratua izan zen. Geroago taldea Estatu batuaketa Kanadara joan zen eta geroago Latinoamerikara eta hor iskanbila handia sortu zuen, bira 1992aren azaroaren 4an amaitu zen Japonian 7 kontzerturekin, Nagoya, Fukuoka, Hirishima, Osaka (2 kontzertu), Yokohama eta Tokio. Txilerako aurreikusitako datan, herrialde honetako talde erlijiosoek, haien artean eliza katolikoa eta ebangelikoa, berriro hasi ziren taldea "satanismoz" salatzen, puntu batera non kontzertua bertan behera utzia izan zen. Data hau intermedioa zen Venezuela, Argentina, Uruguay eta Brazilen artean, nola, produktore uruguayoei esker, taldea Montevideon ezkutatu zen, "Estacion General Astigas"en, tren geltoki abandonatu bat. Leku honetan, taldea harrituta gelditu zen bertako arkitekturaz (XIX.eko eliza tipikoa), eta jatorri eta antzinatasun honetako makina eta bagoi artean argazki saio bat egin zen, ez dela inoiz kaleratua izan, argazki bat ezik, Uruguayko aereportuan, argazki hau A Real Live/Dead One zuzeneko albumeko liburuxkan gehitutakoa izan zen. Alde Hegoamerikarra amaituta, taldea Europara zuzendu zen, leku askotan jo zuen eta berriro ere "Monsters of Rock" jaialdian kartel buru bezala parte hartu zuen (Donington Park 1992aren abuztuaren 22a) milaka jarraitzaileren artean. Hurrengo zatiak Australia, Zelanda berria eta Japoniara eraman zuen hegoekialde [[asia]rrean amaitzeko, lehenengo kontzertuak Indonesia, Corea, Taiwan eta Indian izan ziren.

sarrera

blog honetan metal ari buruzko gaiak jarriko ditut, taldeak, historia etab...
espero dut zuen gustokoa izan dadin