miércoles, 27 de enero de 2010
galneryus
Galneryusek dauzka Syu (Animetal) gitarra jotzailea eta Yama-B abeslaria buru bezala.
Zaila da hitz egitea haien soinuaz japoniar talde bat bezala, Europar edo Estatu Batuetako banda bat bezalako soinua lortzen baitute, horregatik Sonata Artica edo Stratovarius taldeekin konparatzen dituzte.
Galneryus 2001ean hasi zen, Syu gitarra jotzaileak power metalezko talde bat sortu naiz zuelako, jo zuen beste taldetatik gauza desberdina sortuz. Bere talde Valkyr aldendu ondoren bere proiektu berria hasi zuen Yama-B abeslariarekin, irratian abesten ezagutu zuena. Bi musikariek herri berdinean bizi ziren eta power metal talde bat egitea zuten helburu. Beste laguntzaile batzuekin egin zirenean hasi ziren abestiak idazten, jotzen eta kontzertuak ematen, "United Flag" maketa ateratzen 2003an lortuz. Artista berri guztiak bezala kopia gutxi atera zituzten. Urte berean bigarren maketa kaleratu zuten, "Rebel Flag".
VAP diskografiak (non Syuk Animetalekin diskoak atera zituen) kontratu bat proposatu zien beraien lehen albuma ateratzeko, "The Flag of Punishment", 2003ko urrian.
Lehen disko honek argi uzten zuen nolakoa izango zen haien soinu bereizgarria. Publikoak eta prentsa ondo jaso zuten albuma eta laster bihurtu ziren japoniako musikaren parte indartsu batean.
miércoles, 16 de diciembre de 2009
metallica
80ko hamarkadan, Megadeth, Slayer, eta Anthraxekin batera, thrash metaleko "lau handiak" deitzen zieten, musika horretako garapenean urrats garrantzitsuak eman zituztelako. 90eko hamarkadan, entzulegoa zabaldu nahian, estiloa komertzialago bihurtu zuten. 2003an, Metallicak estudioko 8. diskoa plazaratu zuen, St. Anger izenekoa. Kritikek bat ez egin arren, 2004ko bira ("Madly in Anger with the World") oso arrakastatsua izan zen.
miércoles, 2 de diciembre de 2009
manowar
black sabbath
miércoles, 25 de noviembre de 2009
led zeppeling
viernes, 13 de noviembre de 2009
deep purple
Hasieran, pop-rocka lantzen zuen Deep Purplek, Rod Evans (ahotsa), Ritchie Blackmore (gitarra), Nick Simper (baxua), Ian Paice (batería) eta Jon Lord (teklatua) musikariek taldea osatzen zutenean. Ian Gillan abeslaria eta Roger Glover baxu-jotzailea taldekide berriak sartzean, hard-rocka landu zuten eta musika mota horretako banda garrantzitsuenetakoa izatera pasatu ziren.
Deep Purple taldeak 1968ko otsailean eman zituen lehen urratsak musikaren munduan, baina Roundabout izenarekin. Proiektuaren ideia Chris Curtisena, The Searchers bandako bateria ohiarena, izan zen, eta ondoren batu zitzaizkion Jon Lord teklatuetan eta Ritchie Blackmore gitarran.
Handik gutxira, taldekideen kopurua gehitu egin zen, Dave Curtis (baxua) eta Bobby Wooman (bateria) fitxatu baitzituzten. Halere, lantaldeak ez zuen aste asko iraun horrela, izan ere, Lordek eta Blackmorek taldetik alde egin zuten Chris Curtisen jarrera zorrotza zela eta. Roundabout proiektuak etorkizun motza zuela ikusita, managerrek Chris Curtis bota zuten eta Lord eta Blackmore berriro taldean sartzeko konbentzitu zituzten.
Zenbait aldaketen ondoren, Rod Evans abeslariak, Ritchie Blackmore gitarristak, Nick Simper baxu-jotzaileak, Ian Paice bateriak eta Jon Lord teklistak osatu zuten Roundabout.
Hilabete batzuk geroago, Roundabout izatetik Deep Purple deitzera pasatu zen taldea. AEBetan arrakasta handiz egin zuten debuta "Hush" Joe Southen abestiari esker, salmenta zerrendetan laugarren postua lortu baitzuten. Urte horretan bertan, 1968an, lehen diskoa kaleratu zuten, Shades of Deep Purple izenburupean.
1969aren hasieran, The book of Taliesyn Deep Purpleren bigarren lanak ikusi zuen argia; lan hori aurrerakoiagoa zen. Taldeak berak egindako kantuez gain, Neil Diamonden eta The Beatlesen abestien bertsioak sartu zituzten disko horretan.
Udan, Deep Purple hirugarren bilduma editatu zuten. Aurreko biak baino konplexuagoa zen eta, bertan, "April" eta "The painter" kantak nabarmentzen dira. Dena den, ez zuten emaitza onik lortu salmentetan eta, ondorioz, Blackmore, Lord eta Paice abeslari berri baten bila hasi ziren, taldeari soinu aldaketa emateko. Azkenean, Episode Six bandako kideetako bi, Ian Gillan (ahotsa) eta Roger Glover (bateria), fitxatu zituzten Rod Evansen eta Nick Simperren ordez.
Rod Evans AEBetara joan zen eta Captain Beyond taldea sortu zuen 1972an. Nick Simper, bestalde, Warhorse bandan sartu zen.
Deep Purplek taldekide berriekin kaleratutako lehen diskoa Concerto for Group and Orchestra (1970) izan zen. Jon Lorden ideia batetik sortutako proiektu hori Royal Philarmonic Orchestrarekin grabatu zuten eta lan horrek soinu sinfoniko klasikoa eta pop musika uztartzen zituen. Hard-rock musikako Deep Purplen lehen diskoa
In rock (1970) lanarekin, Deep Purple pop-rockeko talde izatetik hard-rock musikako garai hartako talde garrantzitsuenetakoa izatera pasatu zen Deep Purple. Une horretatik aurrera, taldearen garai komertzialena hasi zen. Britainia Handiko zerrendetako laugarren postuan jarri ziren In rock diskoarekin eta, bertan, taldearen kantu ezagunenak daude, hala nola "Speed King", "Child in time" eta "Into the fire". Gainera, "Black Night" singleari esker bigarren postua lortu zuten zerrenda britainiarretan.
1971an, Fireball LPa plazaratu zuten, barruan "Strange kind of woman" kanta sartu zutela. Disko horrekin, gainera, chart britainiarretako postu gorena lortu zuten. Lortutako arrakasta baliatuta, Deep Purplek bere diskoetxea sortu zuen1971eko urrian, Purple Records izenarekin.
Hurrengo lana Machine Head (1972) izan zen, Deep Purplen obra arrakastatsuena. Bertan, "Lazy", "Highway" eta "Smoke on the Water" abesti ospetsuak bildu zituzten. Machine head aurkezteko Japonian eman zituzten kontzertuak Made in Japan zuzeneko disko famatuan jaso zituzten.
1973an Who do we think we are diskoa argitaratu ostean, taldean sartu ziren azken biak, Gillan eta Glover, Deep Purple bandatik atera ziren.

Hurrengo lana Machine Head (1972) izan zen, Deep Purplen obra arrakastatsuena. Bertan, "Lazy", "Higway" eta "Smoke on the water" abesti ospetsuak bildu zituzten. Machine head aurkezteko Japonian eman zituzten kontzertuak Made in Japan zuzeneko disko famatuan jaso zituzten.
1973an Who do we think we are diskoa argitaratu ostean, taldean sartu ziren azken biak, Gillan eta Glover, Deep Purple bandatik atera ziren.
jueves, 12 de noviembre de 2009
iron maiden
Fear of the Dark
1992 Iron Maidenen disko berriaren kaleraldia izan zen, Fear of the dark. Diskoa maiatzean atera zuten, aurrealdean aurreko urteetakoa baino Eddie beldurgarriagoa ipini zuten. Eddie berria ez zuen Derek Riggsek diseinatu, bere ideiak ez zetozen bat Stevek nahi zuenarekin, azkenean Melvyn Grant izeneko ume gazte batek diseinatu zuen. Album honek taldeari bere hirugarren lehenengo postua eman zion zerrenda britainiarretan. Bira mundiala, diskoaren izen berekoa, 1992aren ekainaren 5ean hasi zen eta Reykjaviken inauguratua izan zen. Geroago taldea Estatu batuaketa Kanadara joan zen eta geroago Latinoamerikara eta hor iskanbila handia sortu zuen, bira 1992aren azaroaren 4an amaitu zen Japonian 7 kontzerturekin, Nagoya, Fukuoka, Hirishima, Osaka (2 kontzertu), Yokohama eta Tokio. Txilerako aurreikusitako datan, herrialde honetako talde erlijiosoek, haien artean eliza katolikoa eta ebangelikoa, berriro hasi ziren taldea "satanismoz" salatzen, puntu batera non kontzertua bertan behera utzia izan zen. Data hau intermedioa zen Venezuela, Argentina, Uruguay eta Brazilen artean, nola, produktore uruguayoei esker, taldea Montevideon ezkutatu zen, "Estacion General Astigas"en, tren geltoki abandonatu bat. Leku honetan, taldea harrituta gelditu zen bertako arkitekturaz (XIX.eko eliza tipikoa), eta jatorri eta antzinatasun honetako makina eta bagoi artean argazki saio bat egin zen, ez dela inoiz kaleratua izan, argazki bat ezik, Uruguayko aereportuan, argazki hau A Real Live/Dead One zuzeneko albumeko liburuxkan gehitutakoa izan zen. Alde Hegoamerikarra amaituta, taldea Europara zuzendu zen, leku askotan jo zuen eta berriro ere "Monsters of Rock" jaialdian kartel buru bezala parte hartu zuen (Donington Park 1992aren abuztuaren 22a) milaka jarraitzaileren artean. Hurrengo zatiak Australia, Zelanda berria eta Japoniara eraman zuen hegoekialde [[asia]rrean amaitzeko, lehenengo kontzertuak Indonesia, Corea, Taiwan eta Indian izan ziren.